Pumping Swell in the Sahel
Thailandiako/Frantziako nerabe baten ahotsak bere familia Thailandiatik Mauritaniara (Mendebaldeko Afrika) 2018an iritsi zela kontatzen du, eta han, bertako surflari komunitate txiki bat ezagutu zuten. Horietako batzuek 4 hamarkada daramatzate herrialdean surfean. Mauritaniako surfaren bilakaera eta spotak deskribatzen dizkiguten komunitate txiki honetako kideak ezagutuko ditugu. Surflari horien artean, bi emakumek parte hartu zuten proiektuan. Cristina de Las Rivas, Mauritanian surfa egiten duen lehen emakume espainiarra, eta Sachiko Nishioka, Mauritanian surfean aritzen den lehen herritar japoniarra. Sachikok, hainbat eszena filmatu eta argazkiak atera zituen.
Mauritaniako Errepublika Islamikoa Sahelen dago, Maroko eta Senegalen artean. Nazio hau diskretua da, baina badu bere magia: Afrikaren begia, antzinako hiriak, parke naturalak eta Sahara kostalde basati eta amaigabe batean besarkatzen duen Ozeano Atlantikoa. Dokumentalak ozeanoaren eta basamortuaren arteko aurrekaririk gabeko kontraste hori nabarmentzen du. Dokumentalaren barruan, bertako surflariek Erwan Simon esploratzaile/surflaria gonbidatzen dute Lagwirara surf bidaia bat egitera. Surf Explore espedizioa egin eta 14 urtera, Erwan Saharako basamortuan sartu zen berriro, bertako surflariekin Lagwirako spotak sakon arakatzeko. Olatu handiak espero dira. Tylan Lambert artista eta surflari australiarra ere agertzen da dokumentalean, Dakarretik Dhaklara egindako surf espedizio batean Mauritaniatik igaro zenean. Baina zergatik ezagutzen da hain gutxi surfa Mauritanian? Surfa egiteko olatuak daude benetan? Mauritaniako surfa kalitate onekoa izan daitekeela erakusten dute filmeko protagonistek, baina zorrotza da, baldintza asko bete behar direlako. Hala ere, bada salbuespen bat: Lagwira hiri mamua; debekatua bere spot mordoarekin. Lagwira Mauritaniako iparraldean dago. Zona militarizatua da 70eko hamarkadan Mendebaldeko Saharari buruzko lurralde-auzia sortu zenetik, eta debekatuta dago hara joatea.
Dokumentalak surfaren lehen bideo-irudiak eskaintzen ditu Lagwirako spot mitikoetan: El Castillo, Météorite eta Boum Boum. Dokumentalak bost urteko bideo-materiala eta 70, 90 eta 2000ko artxiboak ditu.
Iraupena
52′
Herrialdea(k)
Frantzia
Zuzendaritza
Laurent Meillan
Protagonista/k
Erwan Simon
Ekoizpena
Gauchos del Mar
Gonbidatu hauen presentziarekin:
Izen Abizenak
* programazioak azken orduko aldaketak izan ditzake, jaialdiaren antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik
You must be logged in to post a comment.