2022an Bilbon jaioak, 3 From Hell indarrez sartzen dira eszenan Psychobilly, Hellbilly eta Cowpunken hutsunea betetzeko. Mud Candies, Boogie Punkers eta Pioneers taldeetako kideekin, country iluna, Neo-rockabilly, punka, hardcorea eta surf music doinuak uztartzen ditu, beti ere, amorruz beteriko zuzeneko harroputzarekin. Sex Museum eta Santiago Delgado and the Runaway Lovers taldeekin partekatu dute agertokia, eta aurten estudioko lehen lanaren grabazioa prestatzen ari dira.