LKBSFF 2024 > Programazioa > Talks
TALKS #LKBSFF2024
Surf Jasangarriaren jardunaldi berezia
- 18:00—20:00
- Barikua 01.03.2024
- Auditorium Itsasmuseum
Aforo mugatua!
Jasangarritasunaren aldeko apustuan beste urrats bat bezala, Kurri (MadDonkeys) eta Sergi Galanók (Flamasurf) ‘Jasangarritasuna desmuntatzen’ berezi eta parte-hartzailea dakarkigute. Shaper, surflari, eraikitzaile eta surf kulturaren beste sortzaile batzuen presentziarekin, ulertzeko zergatik industria honek 70 urte daramatzan hain ‘jasangaitza’ izaten.
Hau ez da ez hitzaldi bat, ez eztabaida bat, ez bideo emanaldi bat, baizik eta dena batera, eta askoz gehiago. Ez da, ezta ere, mila lekutan ikusi ditugun ‘hitzaldi aspergarria’. Jardunaldi hau topaketa eta apustu berezi bat da, eta ez du inor axolagabe utziko, bai surf-industriaren barruan, bai kanpoan. Plaza mugatuak, apuntatu berehala!
Dinamizatzaileak
Kurri MadDonkeys kolektibotik
Sergi Galanó Flamasurf entitatetik
Gonbidatu bereziak
Job Verpoorte, Jabali Surfboards, taula iraunkorren eraikitzailea
Tony Butt, ozeanografoa eta olatu handietako surflaria
Tom Wegener, Kaliforniako shaper ospetsua eta taula jasangarrien bultzatzaile gurua
Grant Newby, taula jasangarrien eraikitzailea, Fish Fry eta Wooden Meets-en bultzatzailea
Kirol Egokituaren jardunaldia
- 12:00—14:00
- Zapatua 02.03.2024
- Auditorium Itsasmuseum
Doan!
Kirol Inklusiboari buruzko III. Mahai-ingurua. Aniztasun funtzionala duten kirolarien topaketa, Mireia Cabañes (taldeka egokitutako munduko surf txapeldunordea) buru duena, eta FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea, 1979an sortua, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten emakumeak eta gizonak gizarteko esparru guztietan sartzea lortzeko elkarteen lana koordinatzeko helburuarekin.
[TALK] Surfera egokitutako tenkologia berriak
- 11:00—12:00
- Domeka 03.03.2024
- Auditorium Itsasmuseum
Doan!
Nola laguntzen digu teknologiak surfean eboluzionatzen? Daute Delgado teknologia berrietan adituaren hitzaldia, surfaren munduan nola aplika daitezkeen azaltzeko. Kirolak beti izaten dira jomugan digitalizazioaz ari garenean, zaila baita pentsatzea kirola bezalako eremu fisiko eta tradizional batean erraz aplika daitekeenik. Hala ere, surfak bilakaera digitala izan du, teknologia besarkatuz eta ahalbidetzen dizkiguten tresna berriak esperimentatuz. 3Dko surf taulen inprimaketatik hasita, gadget wearableak, akzio-kamerak eta adimen artifiziala, surfaren mundua iraultzen ari dira.
[TALK] Javier Amezaga: Bizitza osoa surfari emana
- 13:00—14:00
- Domeka 03.03.2024
- Auditorium Itsasmuseum
Doan!
Javier Amezaga, surfaren azken 40 urteetako kronikagilearen ibilbideari buruzko hitzaldia eta proiekzioak. Javier Amezaga (Bilbao, 1959) ‘Tres60’ aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta urte hauetan guztietan gogor aritu da lanean zenbakiak irakurleengana garaiz iritsi ahal izateko. 30 urte baino gehiagoko historiaren epilogo gisa, ‘Surfaren historia Tres60ren bidez’ liburua argitaratu du. Laburpen neketsu eta bikaina da, surflari beteranoei gustatuko zaiena, garai zaharrak gogoratzen lagunduko baitie, baita belaunaldi berriei ere, ahaztu beharko ez litzatekeen iraganeko garai bat deskubrituko baitute. Tres60k surfingaren gaurkotasunaren kronista papera galdu du, baina bere eskubidez eta ate handitik sartu da 35 urtez erregistratzen lagundu duen historia berean.
SurfAid proiektu humanitarioaren aurkezpena
SurfAid Indonesiako Mentawai uharteetan lan egiten duen ongintzazko nazioarteko erakundea da, eta LABORAL Kutxa Bilbao Surf Film Festivalen eskutik egingo du aurkezpena Europan
* Programazioak azken orduko aldaketak izan ditzake jaialdiaren antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik