Igor Bellido donostiarraren ‘Sensei’ filma, Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festivalen hamargarren edizioko garaile nagusia

Sopela Aritza Saratxagaren omenezko filmak Publikoaren Saria (Bilbao Ekintzaren eskutik) eta Euskal Film Onenarena (EITBren eskutik) irabazi ditu, eta Eddie Elguera skater kaliforniarrak, bere ibilbidearen ohorezko aipamena

Bilbo, martxoak 17, 2025

Arthur Bourbon frantziar ‘We the Surfers’ filmak irabazi zuen bart Film Onenaren saria LABORAL Kutxa babeslearen eskutik, eta Jonathan Smit zeelandaberritarraren ‘They Call Me Wazza’ filmak irabazi zuen Film Labur Onenaren saria, Itsasmuseum-ak emana. Epaimahaiaren Saria, Getxoko Udalaren eskutik, irabazi zuen Julián Azulay argentinarrak ‘Territorio Africano II’ filmarengatik. Dani Millan kanariarraren ‘Piko & Pala’ skate-filmak film onenaren saria jaso du Akzio Kirolen kategorian, Aloka eta Fangaloka kolaboratzaileek emana.

EITBk zuzenean emandako gala batean, Itsasmuseum Bilbaon, museoak berak babestutako Argazki Lehiaketari ere sariak eman zitzaizkion, eta Bizkaiko bi argazkilariri, Mikel Gorostizari eta Asier García Mirandari, eman zitzaizkien.

Jon Aspuru bakiotarrak, ‘Glory and Consequence’ film laburrarekin jaialdiaren Inaugurazio Galan bertako surf komunitatea konkistatu zuenak, Bizkaiko Olatu Onenak saria jaso zuen Bizkaiko Surf Federazioaren eskutik.

Jaialdiaren historiako hamarkadan lehen aldiz, Ohorezko Aipamena eman zitzaion Eddie “El Gato” Elguera skater kaliforniarrari, skatearen kondaira bizia eta 70eko hamarkadako aitzindaria. Gainera, ‘Golden Era of Skateboarding’ filma aurkeztu zuen Azkuna Zentroan, eta solasaldi bati bide eman zion.

Kirol eta kultura munduko pertsona ospetsuek edizio honetako bost eszenatokiak bisitatu zituzten. Horrela, Sara Almagro munduko surf txapeldun egokituaren presentziaz eta hitzaldiaz gozatu ahal izan genuen Muxikebarri Getxon izan ziren goizeko saioetan, BiscayTIKen networkingean esperientzia industrialak partekatu ahal izan genituen, besteak beste, Jabi Elortegi gidoilari eta zuzendari bermeotarrarekin, nazioarteko surf figuren presentziaz gozatu ahal izan genuen, hala nola, olatu erraldoien surflari profesional hawaiarra, Shannon Marie Quirk, ‘Calm Down’ bere film aldarrikatzailea aurkeztu zuena, surfean emakumeei egindako deia, edo Serra Soyupak zinemagile turkiarra, zeinak bere ‘Amazigh’ film laburraren bidez emakume arabiarren egoera surfean erakutsi baitzuen.

Guztira, 25 herrialdetako 62 film proiektatu dira Bilbon eta Getxon. Inaugurazio Gala arrakastatsu baten ondoren. Hamargarren edizioaren ikusmina zela eta, lekua bete zen bertan.

Eguraldi txarra ez zen oztopo izan Itsasmuseumeko zabalgunean izandako eskaintzaz gozatzeko. Ia hogeita hamar jarduera, publiko guztientzat eta sarrera librekoak, dozena erdi bat kontzertu eta erakusketa, lehiaketa eta txapelketa parte-hartzaileak eta dozena bat stand dituen Surf Market bat, bertakoak eta nazioartekoak.

Nabarmentzekoa da ikusleek argazki- eta zinema-lehiaketetan parte hartu dutela, 7.000 pertsona baino gehiago. LABORAL Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren hamargarren ediziorako balantze positiboa, inoiz baino handinahiagoa.

#lkbsff2025 jaialdiaren informazio guztia bilbaosurffilmfestival.eus | Edukiak, elkarrizketak edo materiala kudeatzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke hemen:info@bilbaosurffilmfestival.eus | Prentsarako baliabideak (argazkiak, logotipoak, kartelak, bideoak…): bsff.eus/prentsa