ARBORIGINAL Skatevideo & Art

Marcelo Fidélis Campos, Arthur Dias Camilo - Portugal (2024)

J2 Session

29.02 Muxikebarri 18:00

Filmak Arthur Dias eta Marcelo Fidélis artistak irudikatzen ditu eta duela urte asko Brasilen hasi zen haien arteko adiskidetasun luzea. Bartzelonan elkartu ziren berriro, eta harremanak estutu zituzten skatearen eta artearen bidez. Skate eta artea dira, familiarekin batera, haien bizitzaren eta egunerokotasunaren eragile nagusiak. Arboriginalen, bidean zehar gertaera ezberdinetan aurkitutako ezbeharrak erretratatzen dituzte. Filmak bizi izan dituzten ezbeharrak eta ametsen garra piztuta mantentzeko ahalegina erakutsi nahi ditu. Arboriginal Europako hiri batzuetan filmatutako bideo independente bat da.

Iraupena: 13′

Jatorrizko herrialdea(k): Portugal

Filmazio herrialdea(k) : Belgika, Portugal, España

Zuzendaritza: Marcelo Fidélis Campos, Arthur Dias Camilo

Produkzioa: Marcelo Fidélis Campos