Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2024 Getxoko hondartzetan hondakinak biltzeko kanpaina batekin hasi da.
Material birziklatuarekin, 2024ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra Bilboko Itsasmuseumeko eta Getxoko Muxikebarriko egoitzetan ospatuko den Festibalaren IX. edizioko sariak sortuko dira.
Abendu honetatik aurrera eta 2024ko otsailerarte, Getxoko hondartzetaz gozatzera hurbiltzen direnek 6 edukiontzi aurkituko dituzte, herriko hareatza ezberdinetan, pegatina bereziekin identifikatuak. Laboral Kutxa Surf Film Festival 2024 jaialdiaren IX. ediziorako atzerako kontaketa hasiko duen ekimena da. Batutako hondakin plastikoak, birziklatuak izango dira Festival-aren sail ezberdinetan banatuko diren sarietan bihurtzeko, 3D inprimaketa-tekniken bidez.
Lankidetza kanpaina honekin, lehiaketa, surfari eskainitako zinemari buruzko nazioarteko erreferente kultural gisa finkatzeaz gain, komunitate osoa inplikatu nahi du hondartzak ohikotasunez zaintzen eta garbitzen, iraunkortasunarekiko eta GJHekiko konpromisoa indartuz.
Edukiontzien eta kanpainaren informazioaren erakusketa Areetako hondartzan, Getxo
Ingurumenari buruzko kontzientziazioa da Festibalaren atariko mugarri tradizionaletako bat. Ingurumenari buruzko kontzientziazioak, Festibalaren atariko mugarri tradizionaletako bat da. Aurreko edizioetan, garbiketa jardunaldi parte-hartzailea antolatzen zen Azkorriko hondartzan, eta hondakinen 10 saku batzen ziren batez beste.
Edizio honetako ekimenean, abenduaren 1ean Fangalokan ospatutako ekitaldian aurkeztua, Getxoko Udalaren laguntza du, baita Uribe Kostako beste erakunde batzuena ere, hala nola Aloka Surf ESkola, Fangaloka Style eta UK Skatepark. Transformazio eta fabrikazio prozesuan ekonomia zirkularrean espezializatutako Circular Design Factory enpresak esku hartzen du. Gainera, Zinemaldiak ingurumena zaintzeaz arduratzen diren erakundeen laguntza ere jasotzen du, hala nola: Olas sin Plastico, Good Karma Projects, Less Plastic Club edo Flama.
LKBSFF 2024ren aurrerapena
Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2024 otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean ospatuko da Bilboko Itsasmuseumeko eta Getxoko Muxikebarriko egoitzetan. Surfa protagonista duten nazioarteko ikus-entzunezko azken ekoizpenak erakusteko eta sortzaile eta zale talde nabarmena biltzeko apustuaz gain, Festibalak publikoarekiko hurbiltasuna zabaltzeko ahalegina egin nahi du, jarduera eskaintza anitza programatuz.
Horrela, proiekzioez gain, hitzaldiak, konferentziak eta mahai-inguruak egingo dira, ingurumena eta inklusioa gai nagusitzat hartuta. Ekintza solidarioak eta publiko guztiarentzako jarduerak ere egongo dira, hala nola: kontzertuak, haurrentzako tailerrak, skate txapelketak eta lehiaketak, argazkigintza, errealitate birtuala eta uretako eta hiriko kirolen erakustaldiak eta jarduerak.
Datozen asteetan, Festibalaren programari eta jarduerei buruzko edukiak aurreratuko ditugu. Jaialdiaren webgune ofizialean ere jarrai dezakezue aktualitatea.