Babesleku esaten zaio pertsona batek arrisku posibleetatik babesteko aukeratzen duen lekuari. Babesleku baten izena, bereziki, pertsona edo animalia bat bere biziraupena arriskuan jar lezaketen mehatxuetatik babesteko ideiatik dator. Babeslekura seguru eta bakean egoteko joaten gara. Gero eta pertsona gehiagok sentitzen dute itsasoa babesleku hori bezala. Pertsona desberdinen bitartez kontatuko dugu beraientzat nola bihurtu den galduta daudenean joateko eta bakean egoteko toki hori.
You must be logged in to post a comment.