Surfa, musika eta zinea ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian

Bueltan da Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festivalaren Surf Jaia. Surf komunitatearentzako ezinbesteko hitzordua, Jon Aspururen film berriaz eta Silitia eta Chulería Joder taldeen emanaldiez gozatuko duena

Bilbo, 2025eko otsailaren 17a

Ostegun honetan, otsailaren 20an, 21:00etan, Surf Jaia 2025 ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. LABORAL Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioaren atarikoa. Aurtengo nobedade batzuk aurreratzeaz gain, ‘Glory and Consequence’ Jon Aspuru bakiotar filmmakerraren ikus-entzunezko azken lanaren estreinaldi mundiala proiektatuko da, tokiko kamera ezagunekin lankidetzan: Edu Bartolomé, Gaizko Fanarraga, Gorka Ezkurdia, Isio Noya, Joseba Larri, Paula Odriozola, y Juan Lazkano.

Filmean izen handiko euskal surflarien abenturak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Aritz Aranburu, Iker Acero, Zuku, Natxo Gonzalez, Kepa Acero, Txaber Trojaola… egun epiko batean, Mundakako olatu mitikoan.

Musika zuzenean
Premieraren ondoren, publikoak ezkerraldeko ‘Chulería, Joder!’ taldearen emanaldiaz gozatuko dute entzuleek, rock zuzena eta kontzesiorik gabekoa, zeinetan punk rockeroaren soinuek eta Iratxe Perezen ahots karismatikoari laguntzen dioten koruek distira egiten duten.

‘Silitia’ bikotea ere arituko da, bere rock kosmikoarekin. UPV/EHUko Arte Ederretako fakultatean sortutako bikote bilbotar gaztea. “Rockein 2023” edo “Gaztea Maketa Lehiaketa 2021” bezalako sariak ditu, soinu freskoa eta nahastezina izateagatik.

Horrela, Surf Jaiak hasiera emango dio martxoaren 13tik 16ra Muxikebarri (Getxo) eta Itsasmuseumeko (Bilbo) egoitzetan egingo den Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioari.

#lkbsff2025ri buruzko informazio guztia, baita Surf Jaiaren sarrerak ere: bilbaosurffilmfestival.eus

Edukiak, elkarrizketak edo materiala jasotzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: info@bilbaosurffilmfestival.eus