Jaialdian zehar Surf Market antolatzen dugu: bertako eta nazioarteko artista, denda, erakunde eta markentzako aukera bat, Itsasmuseumeko Zabalgunean birziklaturiko standei esker euren lanak, produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko. Surfaren eta irristatzearen industriaren merkatu hau bisitarientzako interesgune bat da, baita turismoa erakartzeko ere, parte hartzen duten stand-en arteko sinergiak eta topaketak sustatzen dituena, tokiko eta nazioarteko enpresak sustatzeko aukera emanez.
You must be logged in to post a comment.